Kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik jarri du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Apirilaren 9ra arte dago epea eta 22.000 euro daude zuzenduak kirol ekintza puntualetarako, herriko kirolariei eta kirol programei.

Astigarragako Udalak kirol arloko dirulaguntzen deialdi publikoa ireki du. Kirol arloari dagokionez, dirulaguntza deialdi honen helburua Astigarragan kirol jarduerak antolatu edo aurrera eramaten dituzten erakunde eta pertsona fisikoei zuzenduriko dirulaguntzak arautzea da ondorengo jarduera ildo hauen arabera: Kirol ekintza puntualetarako dirulaguntzak; Astigarragako kirolariei dirulaguntzak; eta kirol programei dirulaguntzak. 

Dirulaguntza lerro bakoitzerako ondorengo kopuruak ezarri ditu. Lehena; kirol ekintza puntualetarako dirulaguntzak, 15.000 euro. Bigarrena; kirolariei laguntzeko. Horretarako 3.000 euro aurreikusi dira, eta hirugarrena; kirol programetarako: 4.000 euro aurreikusi ditu Udalak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta apirilaren 9ra arte dago eskaerak egiteko epea. Pertsona fisikoek, Astigarragako udaletxeko erregistroan, edo telematikoki www.astigarraga.eus webgunean aurkez ditzakete eskaerak. Elkarteek soilik telematikoki aurkez ditzakete. Laguntza hauek lehia bidez emango ditu Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!