Martxoko kultur agendaren barruan, Días de arena y piedra poesia-liburuaren aurkezpena egingo du Hector Fernández Quintelak, ostiralean, arratsaldeko 19:30etan hasita, Erriberan. Galizian jaio zen Fernández, eta Astigarragan bizi da egun. Aurkezpen berezia izango da, bertan izango baita, galiziarrarekin batera, Marian Hernandez poeta astigartarra.