Korrikaren alde gaur, astigartar gazteak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 00:00

Gaur arratsaldean, Astigarragako gazte Korrika ospatuko dute, herriko gazteek. Arratsaldeko 20:00etan abiatuko dira Zipotzatik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira. Kintoka zatitu dituzte guneak, eta elkarri pasako diote lekukoa ibilbidean zehar. Bertaratzeko deia luzatu diete herriko gazteei,  Astigarragako Gazte Asanbladak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!