Ate joka dauzkagu Aste Santuetako oporrak, eta denbora libre ugari izaten dute herriko gaztetxoek. Horretarako, Astigarragako Kiroldegiak urtero moduan, Multikirola eta Jolas txiki zerbitzuak eskainiko ditu. Zerbitzu hauen ordutegia honakoa izango da: goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara. Bi txanda dadue; lehenengo txanda, apirilaren 11n, 12an eta 13an izango da. Txanda honetan, bazkideek 27,40 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 33,20 euro. Bigarren txanda apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an izango da, eta bazkideek 36,50 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, berriz, 44,30 euro. Horrez gain, kiroldegiak aditzera eman du %10eko beherapena bigarren txandan edo beste anai-arreba baten izena ematean egingo dela.
Multikirol eta Jolas txiki
Aitzitik aipatu moduan, Astigarragako Kirolegiak bi zerbitzu eskainiko ditu Aste Santuetako oporraldietan ederki pasatzeaz gain, kirola egiteko. Multikirolen kasuan, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako kirol jarduerak egingo dira. Jolas txiki zerbitzuari dagokionez, 2 eta 4 urte bitarteko haurrentzako saioak izango dira. Bi zerbitzuen izenematea martxoaren 21an hasiko da eta 25era arte egongo da aukera. Kiroldegira bertaratuz eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 333 676 telefonora edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzi.
«%10eko beherapena bigarren txandan edo beste anai-arreba baten izen ematean egingo da»