Konboen entzunaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 00:00

Konboen entzunaldiaz gozatzeko aukera izango dute gaurkoan astigartarrek. Izan ere, Norberto Almandoz musika eskolak antolatuta, entzunaldi ederrak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera entzunaldiari, Astigarragako Emakumeon Plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!