Astigarragan komertzio bat irekitzeko 'Guztion' dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 00:00
Ekintzaileek aukera izango dute beren proiektua Astigarragako erdigunean abiatzeko.

Dirulaguntza eskatzeko epea 2022ko urriaren 31n edo kreditua agortzean amaituko da. Eskaera orriak eta dirulaguntza oinarriak astigarraga.eus webgunean topa daitezke. 

Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an: Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak. Orduz geroztik, 4 proiektu lagundu ditu Udalak, eta, aurten ere, Udalak aditzera eman du ekintzaileek aukera izango dutela beren proiektua Astigarragako erdigunean abiatzeko. 

Dagoeneko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela iragarri du Astigarragako Udalak. Besteak beste, lokalaren alokairuaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro arteko dirulaguntzak dira eta eskatzailearen egoeraren arabera, gastuen %30 eta %50 artean finantzatuko du Udalak: «gainera, bideragarritasun plan bat lantzeko eta proiektuaren lehen urtean zehar tutorizazioa jasotzeko laguntza ere emango zaie onuradunei. 

Oro har, Astigarragako lokal hutsen poltsa publikoa eskuragarri dago programaren atarian. Bertan, atxikituta dauden hainbat lokalen ezaugarriak kontsulta daitezke. Beren lokala iragartzeko interesa duten jabeek ere informazioa eskatu edota izena eman dezakete esteka honetako formularioa beteta: guztion.astigarraga.eus/lokalkomertzialak. 

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2022ko urriaren 31n edo kreditua agortzean amaituko da. Eskaera orriak eta dirulaguntza oinarriak astigarraga.eus webgunean topa daitezke. Eta eskaera atal honetatik bideratu daiteke: astigarraga.eus/eu/tramiteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!