Donejakue bidea moztu dute, Ergobitik Floridara arteko zatian, martxoaren 20ra arte. Izan ere, Ergobiko goiko pasabidetik gertu, AHTaren hainbat obra egin behar dituzte. Obrek iraun bitartean, Troia ibilbidetik barrena joan beharko dute oinezkoek, eta Txalaka pasealekutik txirrindulariek; eta behin Hernanin sartuta, Ibaiondo poligonoan desbideratu beharko dute eskuinera, Floridako tunelaren azpitik pasa eta Donejakue bidearekin bat egiteko berriro. Bide zati hori seinalizatuta egongo da, kartelekin.