Mundarrok 40 urte bete ditu aurten, eta ospakizunaren bueltan, sariz jositako bost saski zozketatuko ditu. Saski bakoitzean, afariak, gosariak, partiduetarako sarrerak, urdaiazpiko edo bestelako sortak, kirol taldeen kamisetak eta beste asko izango dira. Jokalariek salduko dituzte txartelak, eta zozketa maiatzaren 29an izango da, Zarkumendegin.