Urteroko zitari eutsiz, zuhaitz eguna ospatuko dute astigartarrek igande goizean, Anuska inguruan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 00:00

Zuhaitz landaketa goizeko 11:00etan izango da, Anuska inguruan. Partehartzaileei, ahal dutenei, aitzurra eramatea eskatzen zaie.

Urtero bezala, bertan da berriro ere, Zuhaitz eguna. Igandean, 2021ean jaiotako haur bakoitzari zuhaitza eta etiketa emango zaio, landaketa egin dezaten.

Familiek zuhaitzak aldatu ahal izango dituzte: astigarrak (Acer campestre), haritzak (Quercus robus) eta zumeak (Salix alba eta Salix fragilis) izango dira.

2021 urtean jaiotako haurrentzat eta beraien familientzat zuzendutako deialdia da, eta aurten, Anuska inguruan egingo dute landaketa, 11:00etan hasita. 

 

2021ean, 95 haur

Joan den urtean, 111 zuhaitz berri landatu zituzten astigartarrek, izan ere, ehun haurretik gora jaio ziren 2020an. Aurten berriz, 95 zuhaitz berri landatuko dituzte 2021ean jaiotakoen omenez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!