Aimar Lizarribar astigartarrak jaso du 400 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 00:00

Aintzane Barandiaran zinegotzia eta Aimar Lizarribar, udaletxean.

Gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz ikastea eta azterketa euskeraz egitea bultzatzeko asmotan, Buruntzaldeako sei udalek, bertako autoeskolekin lankidetzan, martxan jarri dute egitasmo bateratua. 

Helburua da «euskeraren erabilera sustatzea eremu guztietan», eta pizgarri gisa, 400 euroko sariak zozketatu dituzte gidabaimena euskeraz atera duten ikasleen artean. Astigarragan, Aimar Lizarribar izan da saritua, eta Aintzane Barandiaran zinegotziaren eskutik jaso zuen saria, joan den astean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!