GI-41 errepidea erabat itxita bihartik, gauez

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 00:00

Egin beharreko mozketa gauez egingo da, bihar gaueko 22:00etatik etziko 06:00etara, martxoaren 9ko gaueko 22:00etatik martxoaren 10eko 06:00etara, eta martxoaren 10eko 22:00etatik martxoaren 11ko 06:00etara. 

GI-41 errepidea itxiko da gau batzuetan zehar, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen eta eguneratze lanak egiten ditu GI-41 errepideko instalazioetan. Tunel barruan dauden instalazio horietako batzuk eta artapen eta eguneratzeko lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa erabat moztea. Horregatik, aurreikusitako lanak egin ahal izateko, «nahitaezkoa» da GI-41 errepidea erabat ixtea gau batzuetan zehar, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean, hain zuzen ere. 

Egin beharreko mozketak gauez izango dira,  bihar, 22:00etatik martxoaren 9ko 06:00etara, martxoaren 9ko 22:00etatik martxoaren 10eko 06:00etara eta martxoaren 10eko 22:00etatik martxoaren 11ko 06:00etara. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu du egunero, goizeko 06:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko direla, eta GI-41 errepide osoa irekiko dela zirkulaziorako. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!