Onartuen zerrenda argitaratu du Udalak, etxebizitzen zozketarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 5a, 00:00

Aiotzategi kaleko 1go atarikoak dira etxebizitzetako hiru.

Alokairu sozialeko bost etxebizitzaren zozketarako da, eta 15 eguneko epea dago alegazioak aurkezteko.

Alokairu sozialeko bost etxebizi­tzaren zozketa egingo du Astiga­rragako Udalak, datozen asteotan. Eta horretarako, dagoeneko argitaratu du onartuen eta baztertuen zerrenda, izena eman zuten herritarren artean. Zerrenda ikusgai dago Udalaren webgunean (astigarraga.eus), eta baita udaletxeko iragarki taulan ere. Erabakiarekin ados ez daudenek, 15 egun balioduneko epea daukate alegazioak aurkezteko, zerrenda argitaratu zen egunetik hasita: martxoaren 21era arte.

Zozketatuko diren etxebizitzak, kokatuta daude Aiotzategi kaleko 1go atarian, Urumea kaleko 6garrenean, eta Kale Na­gu­siko 28garrenean. Zozketaren data aurrerago jakinaraziko du­te, baina Aste Santuaren aurretik izango da, ziurrenik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!