Sagardoetxera bisita gidatuak etzi, hilaren 12an, 19an eta 26an

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 00:00

Bisita gidatuetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da: 'info@sagardoetxea.eus'era idatzita, edo 943 55 05 75 telefonora deituta. 

Esan dadila natura lelopean eta euskal kostaldeko museoen hilabetea ospatzeko asmoa aitzakia hartuta, erleen bizimodua eta polinizazioaren inguruko azalpenak emango dira Sagardoetxe­an. Antolatzaileen arabera, «loretan dauden sagarrondoen paisaiaz gozatzeko aukera» emango dute. Etzi izango da lehenengo bisita, eta datozenak hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira, denak arratsaldeko 17:00etan hasita. 

Sagardoetxearen bisita hauetara bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta horretarako bi modu daude: info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora idatzita, edo 943 55 05 75 telefonora deituta. Prezioari dagokionez, helduek 5 euro ordaindu beharko dute, eta 11 eta 18 urte bitartekoek, berriz, 3 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!