Beste bilera bat egiteko hitzordua jarri du Astigarragako Korrika Batzordeak. Bihar arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, Kontxaenea kultur etxe zaharrean. Korrika Egunaren azkeneko xehetasunak landuko dituzte, martxoaren 12an ospatuko baitute Astigarragan.