Bi pelikula jarriko dituzte gaur arratsaldean, Erribera kulturgunean. Aurrena, haurrek izango dute aukera, 16:30etan hasita, Ilargirantz marrazki bizidunetako filmarekin. Pete da protagonista, eta bidaia magiko bat hasiko du, ilargian barrena, Anne arreba txikia erreskatatzeko, bertako gizon gaiztoak bahituta daukana. Helduentzat, berriz, Seis días corrientes pelikula umoretsua jarriko dute, 19:00etan hasita. Moha, Pep eta Valeroren bizitza kontatzen du filmak: Bartzelona inguruko iturgintza eta elektrizitate enpresa txiki bateko hiru langile. Bietarako sarrerak eskuragarri daude astigarraga.eus webguneko Sarrerak erosi atalean; edo Erriberan bertan, filma hasi baino ordubete lehenago. Ilargirantz ikusteko sarrera 2 euro dira, eta Seis días corrientes ikusteko, berriz, 5 euro.