Mundarrok Añorga aurrez aurre, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Mundarroko jokalari bat, Santo Tomasen aurkako partiduan.

Gipuzkoako lehenengo mailan, Benta Berri kiroldegian jokatuko dute, arratsaldeko 17:45etan hasita. 

Partidurik ez da izango apenas, asteburu honetan, saskibaloian. Izan ere, inauteriak direla eta, ez dute norgehiagokarik jokatuko Astigarragako eta Hernaniko taldeek. Atzeratutako partiduak berreskuratuko dira.

Salbuespena da, hori bai, gizonezkoen lehenengo mailako Mundarroko taldea. Astigartarrek Añorga izango dute aurrez aurre, gaur, arratsaldeko 17:45etan hasita. Etxetik kanpo jokatuko du oraingo honetan, Antiguo auzoan, Benta Berriko kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!