Iñude eta Artzaien konpartsa aterako da igande honetan, 11:30etan Ergobiko plazatik abiatuta. Eta bertan partehartzea irekia da, nahi duten guztientzat. Gaur banatuko dituzte garai bateko jantziak, desfilean parte hartu nahi dutenen artean. Astigar elkartearen lokalean (Santio Zeharra, Mirasol Egoitza, behea) izango da hori, 19:00etatik 20:00etara.