Bidebitarteko hiribidearen proiektuaz gaur, Obra eta Zerbitzuen Batzordean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Gaur bilduko da Astigarragako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Batzordea, goizeko 10:30etan udaletxeko areto nagusian. Eta hiru proiektu landuko dituzte bertan. Batetik, Bidebitarte poligonoko hiribidea gauzatzeko proiektua. Bestetik, 8.2 AGUI HEU eremuko saneamendu sarea konpontzekoa. Eta azkenik, Sagardotegi Zeharrako saneamendu sarea hobetzeko proiektua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!