Xabier Mikel Azparren onenekin, Algarven

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Portugalen, hamaseigarren amaitu du sailkapen nagusian, eta hamabigarren izan zen azken erlojupekoan.

Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) astigartarra denboraldi hasiera azpimarragarria ari da egiten. Aurreko astean, Algarveko Itzulian aritu zen eta azken erlojupekoan hamabigarren amaitu zuen. Maila haundiko itzulia izan da Portugalekoa eta txirrindulari astigartarra Castroviejo edo Geraint Thomas bezalako espezialisten aurretik sailkatu zen erlojupekoan.  Evenepoelek erakustaldia eskaini zuen.

Sailkapen nagusian ere ondo amaitu du, hamaseigarren, eta taldeko onena izan da. Ihesaldietan sartzen zen txirrindularia izatetik, sailkapen nagusiari begira jarri den txirrindularia bihurtu da, eta maila gero eta hobean ari da. Aipatu bezala, erlojupekoetan estatuko txirrindularirik indartsuenetakoa da gaur egun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!