Zipotza kultur elkartetik jakinarazi dute aurten ere, ezin izango dutela kaldereroen konpartsarik atera herrian: «bizi dugun egoera eta data faltagatik, pena haundiz, aurten ere ezin izango dugu antolatu eta burutu ospakizuna. Datorren urtean, 2023an, indar berrituta eta gogo haundiagoarekin itzuliko gara».