Giro ezin hobea, perkusio tailerrean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 21a, 00:00

Gidariak lagundu zuen giroa jartzen.

Perkusio tailerra antolatu zuen larunbatean Norberto Almandoz Musika Eskolak Erriberako aterpean. Gurasoentzat eta ikasleentzat zegoen bideratua eta kulturgunearen aurrekaldea jendez bete zen perkusio tailerraz gozatzeko. Soinu eta musikaren artean giro ezin hobea sortu zen. Partaidetza haundia izan zen eta jendeak eskertu zuen antolatu izana. Jende asko eta asko gogoz geratu zen jarraitzek. Hurrengoan parte hartzaileak ugarituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!