Aurten Lilatoia martxoaren 6an izango da, Donostian. Astigarragako Emakumeon Etxeak, Gazte Asanbladak, Gaztelekuak eta Udalak dei egin nahi diete parte hartzeko asmoa daukaten herriko emakumeei, elkarrekin entrenatzeko.
Kalean, eta batez ere gauez, kirola egitea ez da erraza emakume askorentzat, eta «horri aurre egiteko, taldea da indartsuago egiten gaituena», diote Udaletik. Horregatik, herriko emakumeak gonbidatu nahi dituzte asteazken arratsaldeetan 17:30etan kiroldegian elkartzeko. Kiroldegiko arduradun batek gidatuko du taldea lehenengo saioetan, baina asmoa da aurrera begira talde iraunkorra bihurtzea, eta korrikalariek euren artean antolatzea entrenamenduak.
Ez da ezinbestekoa Lilatoian parte hartu nahi izatea
Dena den, taldean parte hartzeko ez da ezinbestekoa Lilatoian parte hartu nahi izatea, beste edozein emakume korrikalarik ere aukera dauka entrenamenduez gozatzeko.
Izena emateko kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzi daiteke edo 943 333 676 telefonora deitu.
Norbaitek parte hartzeko interesa izango balu, baina ordutegi horretan ezin duelako beste aukeraren bat proposatu nahi badu, jarri daiteke harremanetan aurretik aipatutako helbidean edo telefonoan