Hilabete honetako plangintzaren barruan, Zipotza Mendi Taldeak irteera antolatu du gaurko. Oraingo honetan, Tolosako Uzturre mendira egingo dute irteera. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Zipotzatik. Kotxeei dagokienez, izena eman dutenen artean moldatuko dira. Tolosako Santa Lutzian aparkatuko dute, eta bertan amaituko dute ibilaldia. Horrela, beraz, denera, 8,45 kilometroko ibilaldia osatuko dute. Desnibel positiboa 644 metrokoa da eta zailtasun-maila erraza dela zehaztu dute.