Astigartar txikienek biharkoan ikusiko dute ez dagoela ezer lortu ezin denik. Izan ere, Hodei magoak ezinezkoa egin bihurtuko du. Eta horretarako, magia emanaldi bat eskainiko du, bihar arratsaldeko 17:00etan hasita, Erriberan.
Oholtza ginean nagusituko den magoa izango da Hodei eta magia klasikoa eta modernoa uztartzen dituen atal bat eskainiko die astigartar txikiei. «Ezinezko ihesbideak, zatika ebakitzen diren gorputz-atalak, imajinatu ere ezin diren gauzak...». Hau guztia argi eta kolorez betetako ikuskizun batean bilduko da. Hodei magoak eskuak erabiliz, txundituta geldituko dira bertaratzen direnak. Sarrerak 3 euro balio du txikientzat, eta 6 euro helduentzat.