Algarveko Itzulian bihar arte, Azparren

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Oier Arruti eta Gaizka Izagirre, Oiangun jasotako sariekin.

Aurreneko etapan erori ondoren, taldeko onena izan zen astigartarra bigarrenean, mendate batean bukatuta.

Portugalen dago Xabier Mikel Azparren astigartarra, egun hauetan: Algarveko Itzulia ari da lehiatzen, asteazkenean hasi eta bihar arte. Aurreneko etapan, jokoz kanpo geratu zen astigartarra, helmugatik 13 kilometrora erori ondoren. Ez zuen minik hartu, behintzat. Eta bigarrenean, ostegunean, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari onena izan zen helmugan: 32garren iritsi zen, David Gaudu irabazlea baino 2:08 beranduago. Alto da Foia mendate gogorrean bukatu zen etapa hori, eta ondo moldatu zen Azparren, berarentzako egokiena ez zen ibilbidean. 

Erlojupekoa izango dute gaur, 32 kilometrokoa, eta maila ona eman dezake astigartarrak berriro, espezialista ona den aldetik. Eta bihar, etapa gogorra izango dute berriro. Malhao mendatean bukatuko dute 173 kilometroko etapa, eta itzulia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!