Jardunaldi honetako norgehiagoka gaur jokatuko du Mundarroko nesken taldeak. Gipuzkoako lehenengo mailan, astigartarrek Goierriren aurka neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldeko 20:15etan jarri dute horretarako hitzordua, kiroldegian. Mutil seniorren taldeak astelehenean izan zuen partidua, Donostiako Inter de Mitenteren aurka, eta 69-81 galdu zuten moreek. Bestelakoan, gainerako partiduak asteburuan jokatuko dira. Betiko moduan, jardunaldi honetako partidu-taula biharko Kronikan egongo da ikusgai.