Euskaltelek Astigarragako 4.000 etxebizitza eta enpresa azken belaunaldiko zuntz optikoko sarera konektatu ditu. Udalerriko bezeroek Estatuko telekomunikazio-zerbitzu aurreratuenak izango dituzte.
FTTH sareari esker, Astigarragako etxeek eta enpresek XGS-GPON teknologian oinarritutako azken belaunaldiko sare baterako sarbidea izango dute. Sare horrek abantaila hauek ditu, besteak beste: 10 Gb/s-ko nabigazio-abiadura simetrikoak onartzen ditu, gaur egungo teknologiak baino 4 aldiz deskarga-ahalmen haundiagoa du eta 8 aldiz igotzeko ahalmen haundiagoa ditu, eta estaldura haundiagoa eskaintzen du etxean, WiFi 6 teknologiari esker.
Sare berriak aukera emango du aldi berean prestakuntza jasotzeko, telelana egiteko, jokoetan aritzeko, streaming-eko edukiak ikusteko edo bideo-deiak egiteko.