Memoria tailerra bihar hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 16a, 00:00

Bihar hasiko da helduentzako memoria tailerra 16:30etatik 18:30etara. Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du Galtzaurren bertan. Tailerra Lahar elkarteko langile batek emango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!