Seigarren mailakoek ere bisitatu zuten Kronika

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Bigarren txandan seigarren mailako ikasleak bisitatu zuten Kronika.

Astigarragako Herri Eskolako seigarren mailako ikasleek Kronikako bulegora egin zuten bisita, otsailaren 3an. Egunkariko eguneroko lana zein den ezagutzeko aukera izan zuten eta, horrez gain, Kronika sortu zenetik gaur egunera arteko aldaketen eta berrikuntzen berri ere izan zuten. Pozgarria da Kronikako lantaldearentzat bailarako ikasleak egunkarian izatea eta funtzionamendua ezagutzea.

 

Kronika irakurri eta ikusteko gogoa piztu zitzaien.
 
 
 
Gela bakoitzetik 20 ikasle inguru bildu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!