Odola emateko zita dute etzi, ostegunean, astigartarrek. Hain justu, Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta, deialdia luzatu dute Astigarragako odol emaileek. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da, leku berrian, udaletxeko Pleno aretoan. Beharrezkoa da aurretik ordua hartzea. Horretarako, 08:30etatik 14:30etara bitartean, deitu 943 007 884 telefonora zenbaki berrira.