Zipotza Mendi Taldeak irteera antolatu du iganderako, Uzturrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 14a, 00:00

09:00etan abiatuko dira Zipotzatik, eta ostirala da izena emateko azken eguna. 

Hilabete honetako plangintzaren barruan, Zipotza Mendi Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Oraingo honetan, Tolosako Uzturre mendira egingo dute irteera. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Zipotzatik, eta ostirala, hilaren 18a, da izena emateko azken eguna. Izenematea, betiko moduan, Zipotzan bertan izango da. «Kotxeei dagokienez, izena ematea dugunon artean moldatuko gara», aipatu dute deialdian. 

 

8,45 kilometroko ibilaldia 

Tolosako Santa Lutzian aparkatuko dute, eta bertan amaituko dute ibilaldia. Horrela, beraz, denera, 8,45 kilometroko ibilaldia osatuko dute. Desnibel negatiboa 644 metrokoa da eta zailtasun-maila erraza dela zehaztu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!