Danborra jotzeko, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 9a, 00:00

Hilaren 27an, iñauteriak ospatuko dituzte Urumea bailarako herritarrek. Astigarragan, iñudeen eta artzaien konpartsa izango da, eta danborra jo nahi dutenentzako deialdia luzatu dute Astigar Dantza taldekoek. Horretarako interesa dutenek, gaur dute izena emateko eguna, Astigar elkartean, 19:00etatik 20:00etara. Hori bai, izena emateko, gutxienez 15 urte izan behar dira. Horrez gain, hilaren 17an, 20:00etan, jantziak banatuko dizkiete desfilean parte hartu nahi duten guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!