Astigarragako Herri Eskolako ikasleek bisita egin zuten Kronikara

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Lehen Hezkuntzako 5A mailako ikasleak.

Asteartean eta ostegunean, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak izan ziren Kronikan. 

Joan den astean, gonbidatu bereziak izan zituen Kronikak. Astigarragako Herri Eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek bulegora egin zuten bisita, asteartean eta ostegunean. Egunkariko eguneroko lana zein den ezagutzeko aukera izan zuten eta, horrez gain, Kronika sortu zenetik gaur egunera arteko aldaketen eta berrikuntzen berri ere izan zuten. 

Pozgarria da Kronikako lantaldearentzat Urumea bailarako ikasleak egunkarian izatea eta bertako funtzionamendua ezagutzea. Izan ere, garrantzitsua da bailarako herritarrek jakitea egunero-egunero aleak argitaratzeko Kronikak egiten duen ibilbidea, informazioa jasotzeko kanaletatik hasi eta banaketa-puntuetara heldu artekoa. Horregatik, datorren hilabetean, Aratz Ikastolakoen txanda izango da. Gainera, nork daki, agian, etorkizuneko kazetariak edo langileak egon daitezke bailarako eskoletan, eta horregatik, esku zabalik egingo diegu harrera bertaratzen direnei 
 

Herri Eskolako 5B mailako ikasleak, Kronikako bisitan. 
 
Lehen Hezkuntzako 5C mailako ikasleak, Kronika kanpoaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!