Sagardoetxea handitu eta berritzeko proiektuari ezezkoa eman dio gaur Astigarragako herriak. Sagardoetxearen etorkizunari buruz erabakitzeko herri galdeketaren eguna izan da igande hau Astigarragan, eta herritarren gehiengoak, 453 botorekin (%63,53) erabaki du Udalak herriko hainbat eragilerekin batera ondutako proposamena atzera botatzea. 253 pertsonak (%35,48) baiezkoa bozkatu du, eta bostek boto zuria eman dute. Guztira, 713 pertsonak hartu du parte herri galdeketan, 16 urtetik gorako hautesle erroldaren %12,04k.
«Ados al zaude Sagardoetxearen etorkizunerako proposamenarekin?» izan da Astigarragako bizilagunek erantzun duten galdera.