Gaur egun ezagutzen den Astigarragako Sagardoetxeak 15 urte bete ditu, eta hamaika dira bertatik egiten diren lan eta jarduerak: «sagarraren kulturaren ezagutza, eta zabaltzeko jardueretatik hasita, herri mailan ospatzen diren eta herriko eragileekin batera antolatzen diren ekimenak ere». Hala ere, Astigarragako Udalak aditzera eman du «txikia» geratu dela: «gaur egun egiten diren jarduera eta ekimenak aurrera eramateko eta sagar-kulturaren inguruan bildutako dokumentu eta pieza etnografikoak bildu eta herritarren eskura jartzeko leku nahikorik ez dago».
Horretarako, hausnarketa taldeak Sagardoetxearen etorkizunerako hainbat proposamen helarazi ditu, hala nola: Sagardoetxearen proiektu berriak Astigarraga sagardogintzaren eta sagarraren kulturaren erdigunean jarriko du; bertako ekonomia, merkataritza eta turismoa sustatuko du; landuko da sagardogile eta sagarraren sektorearekin, beste administrazio publikoekin, herritarrekin eta eragileekin; egoitza berria Kontxa Etxeberria lorategiaren eta sagastiaren artean kokatuko da; sagardoetxe berriaren finantzaketan Astigarragako Udalak eta beste administrazioak hartuko dute parte, eta azkenik; sagardoetxea berriaren proiektu estrategikoa da Astigarragarentzat.
Sagardoetxearen etorkizunerako proposamen honen aurreran Astigarragako herritarrek adostasuna edo desadostasuna adierazi ahalako dute, eta horretarako, baiezko eta ezezko boto-paperak izango dituzte eskuragarri. Eta aitortu dute, herri galdeketa honetan parte hartzeko, bi baldintza bete behar direla: alde batetik; Astigarragan erroldatuta egotea, eta bestetik; 16 urtetik gorako herritarra izatea.
Herri-galdeketa, gaur
Sagardoetxearen etorkizunari buruzko herri galdeketan astigartarrek aukera izango dute bozka emateko goizeko 09:00etan hasi, eta arratsaldeko 20:00ak arte. Erribera kulturgunean kokatuta egongo da galdeketa-mahaia. k