Hila bukatzeko, poesia hizpide

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 31a, 00:00

Astea hasi eta hilabetea bukatze­ko, Erriberako liburutegian daukate hitzordua gaur, literaturzale astigartarrek. Gaztelaniazko literatur solasaldia egingo dute, arratsaldeko 19:30etan, Vicente Aleixandre poetak 1954an idatzi zuen liburuari buruz: Historia del corazón, pertsonen arteko ha­rremanei eta maitasunari bu­ruzkoa, baina haurtzaroko oroi­tzapenak ere biltzen dituena. Jor­ge Carrerok gidatuko du saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!