Alokairu sozialeko bost etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak laster; eta horretan parte hartzeko, bihar arte dago eskaerak aurkezteko epea: udaletxeko Erregistroan aurrez aurre, edota modu telematikoan Astigarragako Udalaren webgunean (astigarraga.eus). Oinarriak eta eskaera egiteko eredua ere, eskuragarri daude Udalaren webgunean bertan.
Hiru atari ezberdinetan daude kokatuta, zozketatuko diren bost etxebizitzak. Aiotzategi kaleko 1go atarikoak dira hiru, guztiak hiru logelakoak, eta garajeko marra eta trastelekua dutenak. Urumea kaleko 6garren atarikoa da beste bat, bi logelakoa, eta hori ere garajeko marrarekin eta trastelekuarekin. Eta Kale Nagusiko 28garren atarikoa da azkena, hiru logelakoa, garajerik eta trastelekurik gabe.