60 urtez transformadore elektrikoak fabrikatzen, Eremu

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 00:00

Astigarragako Donostia Ibilbidean (70 zenbakia) dago kokatuta Eremu.

Elkarlanean jardun du Eremu enpresak Nazioarteko marka ezagunekin, hala nola, AEGrekin eta CAFekin.

Eremu enpresak fabrikatutako transformadore elektrikoak munduko hainbat txokotan aurkitu daitezke, eta mota askotakoak dira: «behe- tentsioko transformadore monofasikoak edo tifasikoak, lehorrak edo erdi-tentsioko oliotan egindakoak, egonkortzaileak edo tentsio aldagaiak, adibidez».

Astigarragan kokatuta dagoen Eremu enpresak, gutxi gorabehera, 60 urte baino gehiago daramatza transformadore elektrikoak fabrikatzen eta konpontzen. Denbora horretan, gainera, enpresaren jarduera bost kontinenteetara heldu da, izan ere, munduko txoko askotan presentzia izan arren, esportazio-merkatu nagusia Beneluxen dauka. Horrez gain, bulego bat Herbehereetan, beste bat Mexikon, eta fabrika bat Saudi Arabian.

Eremu enpresako produktuak askotariko sektoreetara bideratuta daude. Adibidez: energia berriztagarrien sektorera, trenbideetara, ontzigintzara, Oil & Gasera, mania-erramintara, industriara, siderurgiara edo bainu galbanikoetara. Halaber, azpimarratzekoa da elkarlanean jardun dutela Nazioarteko marka ezagunekin, hala nola, AEK eta CAF, besteak beste.

Eremu enpresak, 60 urteetan zehar, bezeroen behar paraleloetara egokitzea lortu du, izan ere, beren produktu sorta haunditu dute «transormadore elektrikoei lotutako elementu linea batekin».

Astigarragan kokatutako Eremu enpresako plantila 25 langilek osatzen dute. Gainera, Eremuren etorkizuneko helburua honakoa dela ziurtatu dute: «kanpo-merkatuan fakturazioan hazten jarraitzea eta fabrikazio-kostuak murriztea, ekoizpen prozesuak hobetuta». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!