Aurten, txotx denboraldiari hasiera ematen, AMAK taldeko musikariak izan ditugu Astigarragako Gurutzeta sagardotegia. Orain, zuen txanda da!
Astelehen gauetan eta asteartetik larunbatera eguerdi eta gauetan irekiko dugu, 13:30-17:30 eta 20:00-00:00, eta ohiko aukerak berreskuratu ditugu: betiko menu tradizionala, 26 euroko menu murriztua astelehen, astearte eta ostegunetan; bakailaoa saltsan edo xapoa, enkarguz; eta otxoteek girotutako asteazken gauak, otsailaren 23tik aurrera.
Iaz ikasitakoarekin, egoerara egokitzen jarraitzen dugu, baina belaunaldiz belaunaldi jasotako tradizioaren goxotasuna mantenduz. Oraingoz, 10 laguneko taldetan eta eserita egin beharko dira otorduak, eta mahaiko kide bakarra altxa ahal izango da txotx egitera. Baina, aukeran izango duzue Gurutzetako kalitatezko sagardoa, bai Gorenak eta baita Euskal Sagardoa Jatorri Deiturakoa ere. Eta berriro ere martxan dugu kupela gustukoenaren alde botoa eman eta otordua doan irabazteko lehiaketa! Ez galdu aukera, dastatu eta gozatu gure sagardo berria!
Gurutzeta Sagardotegia Oialume Bidea 63
20115 Astigarraga Tlf: 943 55 22 42
www.gurutzeta.com
gurutzeta@gurutzeta.com