Donostia ibilbidea hiritartzeko obrak egiteko lehiaketa abian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 28a, 00:00

Dirulaguntzen plan estrategikoa ere onartu zen, besteak beste Urtarrileko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean.

Donostia ibilbidea hiritartzeko obrak esleitzeko lehiaketaren baldintzak onartu eta lehiaketa martxan jartzea erabaki du Astigarragako Udalak. Proiektuaren helburua da hezegunetik Kale Nagusiaren amaierako biribilgunera, Txingurriko biribilgunera, doan zatia hiritartzea eta egoki antolatzea oinezkoen espaloiak, bidegorria, errepideak eta aparkalekuak. Lehiaketaren lizitazio prezioa 1.473.507,06 eurokoa da guztira eta hiritartze lanak egiteko epea 5 hilabetekoa izango da. 


Bestetik, Erriberako zerbitzu tekniko eta eszenikoa eta publikoaren arreta zerbitzua kontratatzeko lehiaketaren baldintzak onartu eta lehiaketa egitea ere erabaki da. Zerbitzu horren lizitazio prezioa urteko 49.004 eurokoa da eta kontratuaren iraupena izango da urtebetekoa, beste bi luzatzeko aukerarekin.


2022ko aurrekontua onartuta dagoenez, Udalak dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du. Plan horretan jasotzen dira 2022rako Udalak aurreikusi dituen dirulaguntzak. Orotara, 865.974,33 euro aurreikusi dira dirulaguntzetan emateko. Horietatik 576.869,86 euro herriko elkarteei emango zaizkien dirulaguntza izendunak dira eta 289.104,47 euro dirulaguntza deialdi irekien bidez emango direnak. 


Dirulaguntzen atala 2021ean baino %17 haundiagoa izango da 2022an, hain zuzen ere 130.030,14 euro gehiago onartu dituelako Udalak. Oro har, arlo guztietako dirulaguntzen partidak igo dira. Hona hemen, taula honetan laburbilduta, dirulaguntzetarako onartutako kopuruak arloz arlo.Udal langileen lansarien igoera: 2022ko aurrekontuan eta aurrekontuen legean aurreikusi eta ezarritako moduan, Udalak erabaki du udal langileen lansariak %2 igotzea.


Dirulaguntza Andre Maria Zeruratze parrokiari: apaiz etxeko etxebizitzak larrialdietarako erabiltzeko hitzarmena egin zuten udalak eta Parrokiak 2020an. Horren ordainetan, Udalak dirulaguntza ematea adostu zuen, etxebizitza horietan hainbat konponketa egiteko. Hitzarmena betez, Udalak erabaki du parrokiari 8.000 euroko laguntza ematea.


Liburutegiko laguntzaile lanpostua betetzeko hautaketa prozesuaren oinarrien aldaketa: Eusko Jaurlaritzaren errekerimenduari erantzunez, Udalak erabaki du oinarriak aldatzea, eta izen-emate epea berriz zabaltzea.

 

DIRULAGUNTZAK ELKARTEEI
Ingurumena: Astikat  elkartea, 5.000 euro.
Zubieta bizirik, 2.000 euro.
Merkataritza: Astiko elkartea, 25.000 euro.
Berdintasuna: Emakumeen etxea, 35.000 euro.
Harituz elkartea, 8.000 euro.
Euskera: Euskaraz Kooperatiba, AEK, 25.000 euro.
Xagu Xar, 20.000 euro.
Dobera-Kronika, 30.000 euro.
Nafarroa Oinez eta Herri Urrats, 800 euro.
Gizarte zerbitzuak: Parrokia (etxebizitzak), 8.000 euro.
Parrokia (elikagaien programa) 3.600 euro.
Gure Izarra elkartea, 5.000 euro. Euskal Fondoa, 6.369,53 euro. Galtzaur elkartea, 12.000 euro.
Hezkuntza: Norbeto Almandoz Musika Eskola, 180.000 euro.Herri Eskolako Guraso Elkartea, 8.583 euro.
Herri Eskola (eskola kirola) 10.746 euro.
Herri Eskola (igeriketa programa) 6.258 euro.
Gazteria: Gazte Asanblada, 8.500.
Kirola: Mundarro, 75.000 euro.
Goldea elkartea, 18.000 euro.
Kultura: Aiztondo abesbatza, 14.815,50 euro.
Eragiyok abesbatza 5.000 euro.Astigar elkartea, 21.800 euro.Txirriskla taldea, 8.330 euro.
Hainbat Txistulari Taldea, 6.877.
Astiko elkartea (Muttuai Fest), 25.000 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!