Arantzazuko Ama Ikastolaren aurka talka egin du auto batek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 24a, 15:55

Auto bat errepidetik atera eta istripua izan du Arantzazuko Aman. Argazkia: Diario Vasco

Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek istripua izan du gaur eguerdian, Arantzazuko Ama Ikastolan. «Kotxe bat errepidetik atera da eta zentroa inguratzen duen harresiaren aurka egin du talka». Testigu baten esanetan, ikasleak eta irakasleak eskola barruan zeuden eta, beraz, ez da zauriturik egon. Berehala bertaratu dira suhiltzaileak eta anbulantzia. 

Momentuz, Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman, eta lanean ari da zer gertatu den jakiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!