Alokairu sozialeko eskabideak aurkezteko epea, urtarrilaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 24a, 00:00
Alokairu kontratuek 7 urteko iraupena izango dute.

Aiotzategi kaleko 1. atarian, Urumea kaleko 6. atarian eta Kale Nagusia kaleko 28. atarian daude kokatuta etxebizitza horiek.

Astigarragako Udalak 5 etxebizitza alokairu sozialean 7 urterako emateko prozedura jarri zuen abian. Eta etxebizitza horiek Aiotzategi kaleko 1. atarian, Urumea kaleko 6. atarian eta Kale Nagusia kaleko 28. atarian daude.


Alokairu kontratuek 7 urteko iraupena izango dute, baina Astigarragako Udalak aditzera eman du urtero berrikusiko direla hasierako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.


Parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar dira, besteak beste: onuradun izateko ezinbestekoa da Astigarragarekin lotura izatea: «erroldatzearen bidez edota Astigarragan lan egitearen bidez». Parte hartzeko ezin da etxebizitzarik izan jabetzan eta azkenik, urtean gutxienez 3.000 euroko eta gehienez 39.000 euroko diru sarrerak izatea egiaztatuko da zozketan parte hartu ahal izateko.


Beraz, alokairu sozialetan parte hartu nahi izanez gero, eskabidea eta oinarrien laugarren atalean zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko dira. Gainera eskabideak aurkezteko epea, hilaren 31n amaitzen da «egun hori barne». Eskabide hauek Astigarragako Udaletxeko Erregistroan egin daitezke aurrez aurre, edota modu telematikoan.


Oinarriak dagoeneko argitaratuta daude Astigarragako udalaren webgunean, eta eskabidea egiteko eredua ere eskura dago bertan. Halaber, oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke: labur.eus/0jZg7.


Argibideak jasotzeko edo zalantzarik izanez gero, Astigarragako Udaleko Hirigintzarekin jarri harremanetan: 943 335 241 telefonora deituta edo hirigintza@astigarraga.eus helbide elek­tro­nikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!