Malabarismo ikusgarriak Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 23a, 00:00

Hiru artistek jendearengan algarak eta harridura sortu zituzten.

Piti Peta hofen show emanaldiaz gozatu zuten pasa den astean astigartarrek Erribera kulturgunean. Ikuskizun berezia izan zen; izan ere, hainbat herrialdetako malabarista igo ziren oholtza gainera: Andres Torres, Coriakoa (Extremadura); Hannes Bahoffer, Friburgokoa (Alemania); eta Lucas Castelo Branco, Salvador de Bahíakoa (Brasil). Hiruren artean, umorea, artea eta malabarismoaren diziplina uztartu zituzten ikuskizun bikaina eskainiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!