Astigarragako Galtzaur elkarteak larunbatean, urtarrilaren 22an, egingo du urteko batzar nagusia. Eguerdiko 12:00etan izango da Erribera Kultur Etxeko auditorioan. Besteak beste digitalizazioa, aurreikuspenak, diru kontuak eta egindako lanak adieraziko dira.