Amaitzear, 27 poligonoko sarbide berriaren obra

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 17a, 00:00
Langileak, 27 poligonoko obran.

Lanak maiatzaren erdirako bukatuko dituztela aurreikusi dute. Sarbideak Astigarragarekin lotuko du poligonoa.

27 Poligonorako sarbide berria egiteko proiektua onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2020an, eta jakitera eman dutenez, udara aurretik amaituko dituzte obrak. Sarbide berriarekin, trafikoa arintzeaz gain, GI-2132 errepidearekin lotuko du poligonoa, Astigarragako sarrerako errotondan.

Azaldu dute «lanen erdia baino gehiago» bukatuta dagoela. Izan ere, bidearen trazatua eta lurren mugimenduak ia amaitzear daude, eta eraiki behar diren zazpi harri-lubetetatik lau eginak daude. Horrekin, aurreikusi dute maiatzaren erdirako bukatuko dituztela obrak. Beraz, ordurako, 27 industrialdeak sarbide eta irtenbide berria izango ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!