Euskal tradizioa abanguardiara ekarrriko du gaur Erriberan, 'Arah' ganbera musika taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00
Biolinek presentzia haundia izango dute gaurko emanaldian.

'Bazen behin' musika eta dantza uztartzen dituen emanaldia eskainiko da gaur arratsaldeko 20:00etan, Erriberan. Sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro txikientzat. 

Gaur arratsaldeko 20:00etan musika eta dantzarekin hitzordua dute astigartarrek. Izan ere, 'Arah' ganbera musika taldeak, Bazen behin musika eta dantza emanaldia eskainiko du, Erriberan. Taldea osatzen dute Euskadiko orkestrako musikariek: Sara Zufiaurre (klarinetea), Gabriel Mesado (biolontxea), Delphine Dupuy (biola), Raquel Cortinas (bigarren biolina) eta Larraitz Oiartxabal (lehen biolina). Musikariez gain, dantzariak ere izango dute protagonismoa gaurko emanaldian: Garazi Etxaburu eta Miren Lizeagak hain juxtu. 

«Euskal Kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina»

 

Bazen behin, ARAH taldea
Emanaldi honek Euskal tradizioa abanguardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkeztea du helburu, «sorkuntza aldarrikatuz». Hein handi batean, Euskal Kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina. Tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen den ikuskizuna da. Bazen behinek, antzinako kontakizunak eguneratzeari egiten dio erreferentzia. Adierazpen berrien sorkuntzarako elezaharrak norberarengan nola iragazten diren kontuan izanik, mintzamen anitzen aberastasunari ipini nahi dio argia, garaikidetasunari leku bat eskainiz baina sustraiekiko begirada arduratsua mantenduz. Emanaldiko sarrerak 8 euro balio du helduentzat eta 4 euro txikientzat.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!