'Birziklapen-totemak' izeneko kanpaina otsailaren 1era arte egongo da ikusgai, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 14a, 00:00
Hauek dira totemak, bina daude Kontxa Etxeberrian eta Jose Barandiaranen.

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok ingurumenaren gaineko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute: 'Birziklatu! Birziklapen-totemak'. Otsailaren 1era arte egongo da ikusgai, Astigarragan.

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklapen-totemak izeneko kanpaina antolatu dute. Herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin, herritarren arreta «erakarri» nahi dute, eta horretarako, Kontxa Etxeberria plazan, eta Barandiaran plazan berrerabilitako paletekin egindako bina totem jarriko dira. Bertan, ontzien bilketa bereiziari buruzko informazio grafiko eta erakargarria eskainiko da. Otsailaren 1era arte egongo dira ikusgai.

Bestetik, gaikako bilketa-lerro bakoitzean zer utzi behar den adierazten duen koadriptiko bat ere banatuko dela jakinarazi dute kanpainaren sortzaileek.

Kanpaina honek, hainbat helburu ditu, eta nagusiena honakoa dela azaldu dute: «birziklatzearen kultura eta hondakinak eta ontziak jendearen artean behar bezala bereiztea sustatzea da».  Formatu berriarekin, hau da, informazio totemekin, herritarrak gaikako bilketei buruz informatu eta sentsibilizatzea da asmoa, bildutako materialaren kantitatea eta kalitatea haunditze aldera. Horretarako, euskarriek hondakinak bereizita biltzeko lineak izan beharko lituzketen ontzien tipologia desberdinen adibideak eskaintzen dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!