Ipuin kontalaria bihar, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 00:00

Urtarrileko kultur agendaren barruan, ipuin kontalariak bisita egingo du bihar, arratsaldeko 17:00etan, Erribera Kulturguneko liburutegira. Lur Kortak Betiko liburua (Alan Duran)  izango du hizpide. 4 urtetik gorako umeentzat zuzendutako saioa da eta, gehienez ere, 30 haur egon ahal izango dira gelan. Bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapena eskuratzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!