Alan Duranen 'Betiko' ipuinari buruz etzi, liburutegian Lur Kortarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Etzi, Alan Duranen (Ttarttalo) Betiko liburuaren kontakizunaz gozatzeko aukera izango dute astigartar txikienek. Lur Korta izango da ipuin kontalaria, eta lau urtetik gorakoentzat zuzendutako saioa izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, liburutegian. Antolatzaileek aditzera eman dute, 30 haurrentzako saio bakarra eskainiko dela, eta haurrek musukoa jarrita izan beharko dutela: «gainera gurasorik gabe egon behar dute». Bertaratzeko gonbidapena beharrezkoa da, eta liburutegian eskatu behar da aste honetan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!