'Clown' tailerra gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 00:00

Gaur, hilak 17an, 24an, eta 31n Clown tailerra eskainiko du Saioa Aizpurua Arribasek, Emakumeon Etxean. Goizeko 10:00etan ekingo da saioa, eta doakoa dela jakinarazi nahi izan dute antolatzaileek. Gogoratu aldez aurretik izena ematea beharrezkoa dela emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Eta zaintza zerbitzua emango da, «beti aurrez eskatu bada», horretarako, deitu: 648 417 157 telefono zenbakira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!